UVI serigrafia

UVI serigrafiak eta serigrafia tradizionalak prozedura berdinari jarraitzen diote, baina prozesuaren fase batzuk desberdin egiten dira.

Bere ezaugarri nagusia da argi ultramoretan jartzean berehala lehortzen diren tintak erabiltzen direla. Fenomeno hori dela eta, bereizmen eta araztasun bikainak lortzen dira; izan ere, materialak tinta gutxi xurgatzen du.

Kalitate goreneko emaitza iraunkorrak lortzen dira, eta ezin hobeto jasaten dituzte eguzkia eta ura. Bernizak edo bestelako teknikak erabili ahal dira efektu bereziak lortzeko. Hainbat materialetan inprima daiteke: aluminioa, egurra, beira, metakrilatoa, pvc eta abar.

Serigrafia tradizionalean bezala, prozesuan funtsezkoa da serigrafoaren edo serigrafistaren esku-hartzea. 

UVI serigrafia
UVI serigrafia