Kuatrikromia

Kolore anitzeko akabera, CMHB tinta gardenak nahastuz.

Estanpazioa serigrafiaren bidez aplikatzen da: lau koloreak inprimatzen dira, bakoitza bere aldetik, pantaila bakoitzean bana. Kolore bat bestearen gainean jartzean, kolore anitzeko irudia lortzen da ehunean.

Koloreak bereizi behar dira; horretarako, aurretik kolore bakoitzaren bilbeak landu behar dira, puntuka. Digitalki egiten da. Ziana, magenta, horia eta beltza (CMHB) banatzen dira.

Oso goxo geratzen da, izan ere, tintak gardenak direnez, koloreak nahastu egiten dira, eta irudi koloretsu eta errealak sortzen.

Ehuna zuria edo argia denean, irudi errealagoak lortzen dira. Jantzi ilunak erabili nahi badira, lehenengo geruza zuria inprimatu behar da, eta, horren gainean, kuatrikromia, nahi diren koloreak lortzeko.

Emaitza goxoa lortzen da, ehundura gardena dela eta.