Esperientzia

Serigaur 1990an sortu zuten serigrafiaren eta Arte Grafikoen arloan ibilbide profesional luzea egina zuten bi serigrafok. 25 urte baino gehiagoko esperientziari esker, sektore horretako enpresarik garrantzitsuenetariko bat bilakatu da.

Epe horretan, enpresa moldatu egin da, merkatuko beharretara egokitzeko, eta, horri esker, kuantitatiboki eta kualitatiboki hazi da. 

Enpresaren estrategiaren barruan, pertsonen garapena, berrikuntzak aintzat hartzea eta bezeroarengana zuzentzea funtsezkoak dira aurrera egiteko eta emaitza hobeak lortzeko.

Teknologia

Inprimatzeko prozesu tradizionalak atsegin ditugu gehienbat: baliabide nahikoak ditugu eskuzko metodoak erabiltzeko eta, hortaz, produktu bakoitza pertsonalizatzeko. Halaber, inprimaketa digitalak liluratu egin gaitu: azken belaunaldiko makineria dugu garai digitaleko behar berriei erantzun ahal izateko.

Lan bakoitzean teknologiarik egokiena erabiltzen dugu, beraz, emaitzarik onena ematen dugu beti.

Zerbitzua

Zerbitzu osoa eskaintzan diegu bezeroei, izan ere, arlo ugaritako produktuak pertsonalizatzen ditugu: industria, publizitate-opariak, moda, laneko arropa, kirol-arropa, komunikazioa eta inprimaketa. Markaketa-prozesu guztiekin egiten dugu lan: serigrafia, inprimaketa digitala, UVI serigrafia, UVI inprimaketa digitala, laserra, transferra, sublimazioa, brodatua eta abar. Eta, horrez gain, manipulazioa eta entrega pertsonalizatua ere eskaintzen ditugu.

Gure kudeaketa-ereduari esker, eskaintzen ditugun lan eta zerbitzu guztiak etengabe hobetzen ditugu; hala, gure bilakaera jarraitua denez, bezeroen poztasuna bermatzen dugu.

Pertsonak

Eskaintzen dugun zerbitzuan, ezinbestekoak dira pertsonak. Egiten dugun lehen gauza entzutea da. Bezero bakoitzak eskatzen digun horretan jartzen dugu arreta, bere beharren arabera jarduten eta soluziorik egokiena bilatzen. Hala, eskatzen diguten pertsonalizazio grafiko orori egiten diegu aurre. Horretarako, gaitasuna dugu eta prestakuntza jarraitua egiten dugu; horri esker, prest gaude bezeroen beharrei aurre egiteko.

Jarrera

Serigaur-en gure lana atsegin dugu, beraz, jarrera baikorra dugu egunero. Hori dela eta, gogotsu ekiten diegu eskaera eta proiektu guztiei. Erronkak atsegin ditugu, eta xehetasunetan arreta jartzea gustatzen zaigu. Gure lan egiteko moduak ilusioa, tratu egokia eta konpromisoa uztartzen ditu.

Sariak

Premio a la categoría de impresión textil mixta (FESPA España 2017)

Premio a la estampación textil sobre camiseta o similar en serigrafía (FESPA España 2019)

Premio a la estampación textil sobre camiseta o similar en digital (FESPA España 2019)

Premio a la creatividad (FIVAR España 2020)

Premio Mejor trabajo estampación textil sobre camiseta o similar en serigrafía - Ramón Sayans (FESPA España 2021) por nuestro trabajo de aplicación de diferentes texturas en serigrafía.

Premio a la serigrafía por su excelencia en la ejecución de la calidad de la impresión - Ramón Sayans (FESPA España 2021) por nuestro trabajo de aplicación de silicona a ropa técnica deportiva

SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
SERIGAUR - Serigrafia eta inprimaketa digitala
FESPA

Serigaur honako hauei atxikita dago: FESPA

FESPA ESPAÑA komunikazio bisualaren arloan inprimaketa zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen interesak defendatzen dituen enpresaburuen elkartea da.

FYVAR

FYVAR

Publizitate-produktuen fabrikatzaileen eta saltzaileen elkartea

FYVAR Publizitate Produktuen Europako Elkarteko (EPPA) kide da.

BASQUE MODA

BASQUE MODA

BASQUEMODA euskal modaren topagunea da

Bertan, sektoreko profesionalak eta kontsumitzaileak elkartzen, elkar ezagutzen eta harremanetan jartzen dira.

Hemen irakur dezakezu BASQUEMODA bereizgarriari buruzko informazioa; Euskal Herrian diseinatutako jantzi eta osagarriak identifikatzen ditu, horien kontsumoa sustatzeko eta gure herrian sortutako hainbat proposamen ezagutzera emateko.

ADEGI

ADEGI

ADEGI es la Asociación de Empresas de Gipuzkoa.

"La empresa es más competitiva y sostenible a futuro cuando todas las personas que la integran la sienten como un proyecto compartido basado en la confianza. Para ello es fundamental una transformación cultural que apueste por la comunicación interna, la transparencia, los valores y la participación"

25

25 urte baino gehiagoko esperientzia Arte Grafikoen arloan.

12

6 emakume eta 6 gizon. Guztira, 12 pertsona aditu gara, eta prest gaude zerbitzurik onena eskaintzeko.

10

Markatzeko 10 teknika baino gehiago hainbat arlotan.

 HERRI URRATS kamisetak

Duela hilabete ospatutako iparraldeko ikastolen festarako hainbat jantzi serigrafiatu genituen.

Hemen uzten dizkizuegu adibide batzuk. Emaitza ikusi eta gero hauteman dezakegu zeinen politak geratu ziren diseinu guztiak kolore bakarra erabilita.

 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS poltsak
HERRI URRATS poltsak
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
Kamisetak HERRI URRATS
Kamisetak HERRI URRATS
 Kamisetak HERRI URRATS kamiseten serigrafia
Kamisetak HERRI URRATS kamiseten serigrafia
 Kamisetak HERRI URRATS serigrafia
Kamisetak HERRI URRATS serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
 HERRI URRATS; kamiseten serigrafia
HERRI URRATS; kamiseten serigrafia

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero