Automobilgintza

Automobilgintzan ere eskaintzen ditugu gure zerbitzuak, eta, beraz, ibilgailuak, autobusak eta abar fabrikatzen dituzten enpresei ere, eta horientzako piezak fabrikatzen dituzten enpresei ere bai.

Askotariko teknikak erabiltzen ditugu ekipamenduetan zein piezetan jartzeko, esaterako, flexografia, inprimaketa digitala edo serigrafia.

Itsasgarriak, argibideak dituzten xaflak, etiketak, panelak, errotuluak, seinaleak, pvc-zko bilgarriak, ibilgailu zein autobusetan argibideak edo informazioa jartzeko kartelak, edota horietako piezetan. Produktu ugari markatzen ditugu, modu pertsonalizatuan zein homologatuan.

Hainbat materialetan egiten ditugu inprimaketak: ehunak, plastikoa, metalak, metakrilatoa, polikarbonatoa, polipropilenoa, poliestirenoa, poliolefinak, poliesterra, beira, egurra...