Kilometroak 2019 -rako inprimatutako kamisetak
Kilometroak 2019 -rako egin ditugun kamiseten inprimaketa digitala, aukera ezin hobea iruditu zaigu ikastolen arteko jaialdiarekin elkarlanean aritzeko.
Estanpazio - teknika hau aukeratu dugu (inprimaketa digitala) izan ere kolore askotariko irudiak markatzeko hautabide onena delako. Aukeratutako diseinua, gure surfeko furgoneta da, Serigaurren diseinatutakoa eta edozein koloreetako kamisetei primeran dagokiona. Dudarik gabe, inpresioaren koloreak alaiak eta garbiak geratzen dira.
Lan hau aurrera eramateko erabilitako makina, Kornit-a izan da. Bertan maneiatzen diren tintak oinarri urtsukoak dira, %100 biodegradagarriak eta ez dira batere kutxakorrak. Mota hontako oso makina gutxi dauden arren Euskal Herria mailan, Gipuzkoan aukera daukagu inpresio digital zerbitzu hau erabiltzeko Kornitekin.
Beste aldetik, Stanley / Stella markako algodoizko kamiseta organikoa izan da gure furgoneta bertan inprimatzeko aukeratutako jantzia, Serigaurrek Espainia mailan banatzen duen markakoa. Kamiseta hau kalitate altukoa da, oso zahartze ona du eta egunerokotasunerako oso atsegina da. Lan anitzetan erabili dugun jantzia da eta aurrez esan genezake, erabilitako ehuna egokienetarikoa dela erreferentzia ezberdinetan; bai gizonezko, bai emakumezko eta baita haurren kamisetetan ere. Gure kasuan, kolore biziak aukeratu ditugu eta emaitza primerakoa izan da.
Jaia proiektuaren helburua hezkuntza proiektu propioa eta bertako baliabideak aurrera eramatea da. Egun hontan, ibilbide bat ezartzen da bertan ikuskizunez eta bertako ohituraz beterikoa, eta bizilagun edo langileak, etxekoak nahiz eskoletako gurasoak elkarlanean aritzen dira ilusio berean murgilduta. Ikastolen Elkarteak hasieratik bere babesa ematen dio antolaketari.(www.ikastola.eus)
Kilometroak -en azken urteetako ospakizunak jarraiko herrietan izan dira:
2012 Andoain
2013 Tolosaldea
2014 Orio
2015 Usurbil
2016 Bergara
2017 Oñati
2018 Urretxu-Zumarraga
Aurtengo KILOMETROAK ZARAUTZ 2019, bertako SALBATORE MITXELENA IKASTOLAK antolatzen du eta datorren Urriaren 6an izango dugu gozatzeko aukera.
Ordurarte ekintza desberdinak burutuko dira ikastola eta halaber jaialdi hauei merezitako ikusgarritasuna emateko.
Oso ezaguna den jardueretako bat, bertakoek antolatzen duten Tonbola da. Ekintza honek enpresa nahiz antolatzaile ezberdinek emandako produktuak eskeintzen ditu. Eta hemen aurkituko dituzu gure kotoi organikozko kamisetak! Ea sortea duzuen eta zuen gustuko kamiseta bat tokatzen zaizuen tonbolan!