Moda

Serigrafia, estanpazioa… beti egon dira modaren munduari lotuta. Bien arteko lotura estu horretan sormen-lanak kamiseta gainean inprimatu nahi diren marrazkietatik abiatzen dira. Aurretik egindako ehunetan islatu nahi izaten diren ideiak dira. Zenbaitetan lehenengo ehun-egitura sortzen da eta gero markaketarik egokiena lortu nahi izaten da. Gauzatzen laguntzen dugun sormen-prozesu horretako parte gara.


EHUNAK
Nortasun berezia duten janzkiak sortzeko premia horri erantzuteko, ehunak markatzeko teknika guztiekin lan egiten dugu (beherago), eta ehungintzako kalitate handiko hainbat hornitzaile handizkari ditugu gure bezeroei janzki-sorta eta kolore-karta zabala eskaini ahal izateko:
Kamisetak eta kotoi organikoz egindako kamisetak, poloak, trikotak, jertseak, kirol-jertseak, soinekoak, jakak, prakak, txalekoak, poltsak eta kotoi organikoz egindako poltsak, zorroak, shopping bags, tote bags, nezeserrak, txapelak eta kotoi organikoz egindako txapelak, txanoak...

Ehungintzaren arloko hainbat hornitzaile handizkarirekin egiten dugu lan, denak kalitate gorenekoak, eta bildumetako jantzietako koloreen zerrenda dute, gure bezeroei eskaini ahal izateko. Besteak beste, ohikoak dira Stanley & Stella, Continental, Vela Canvas eta Kariban. Horrez gain, markek ekarritako ehunak ere onartzen ditugu.

Estanpazioari eta teknikaren aukeraketari dagokienez, kontuan hartu behar da horietako bakoitza nola itsasten den, ehundura, akabera eta ehun horrekin egingo den jantziaren helburua edo erabilera.

Markaketa-tekniketan, ingurumena kaltetzen ez duten tintak erabiltzen ditugu; horrek prozesuen balio-katea handitzen du, eta, beraz, jantziarena ere bai.

Zerbitzu integrala eskaintzen dugu jantziak pertsonalizatzeko eta horietan inprimatzeko:

  1. Aholkularitza, estanpazioa egiteko teknikarik egokiena aukeratze aldera.
  2. Etiketatze-zerbitzua.
  3. Hang-tag etiketa jarri, esekita edo itsatsita.
  4. Barra-kodea jarri
  5. Tolestu
  6. Poltsan sartu
  7. Paketatu, bezeroak agindutako moduan.
  8. Ekoizpen-ahalmen handia

Embossing textil

Se trata de una técnica textil para dar a una imagen relieve sobre la camiseta, sudadera... tejido en general.

Serigrafia ehunean

Estanpatzeko modu bat da; pantaila baten saretaren bitartez irudi bat transferitzean datza, ehunezko gainazal batean erreproduzitzeko.

Serigrafia efektu flokatuarekin

Akabera berezia ehunean, ehundura goxoa lortzeko.

Kuatrikromia

Kolore anitzeko akabera, CMHB tinta gardenak nahastuz.

Inprimaketa digitala ehunean

Inprimaketa digitala zuzenean jantzian izeneko metodoarekin, DTG ere deitua, estanpazioa zuzenean ehunean egin daiteke, kolorez, fitxategi digitala erabiliz.

Brodatua

Bordatu industriala izeneko teknikan brodatzeko makina bat erabiltzen da; hala, orratzen laguntzaz, hariak pasatzen dira ehunaren alde batetik bestera.

Serigrafia foil edo efektu metalikoarekin

Akabera berezia ehunean, efektu metalizatua lortzeko

Serigrafia deskargarekin

Akabera lisoa ehunean.

Sublimazioa ehunean

Sublimazioa izeneko teknikarekin, paper berezi bateko tinta transferitzen da ehunera, beroa aplikatuz.

Transferra

“Transfer" izeneko teknikarekin, ehunezko biniloa transferitzen da beste ehun batera; horretarako, beroa aplikatzen zaio, lisaburdina edo bero-prentsa erabiliz.

Ehunezko etiketak

Jantziari josten edo itsasten zaion ehuna, jaiek identifikatzeko edo diseinuaren zati bat bezala.