“Lan ona,
gure egiteko modua”
Serigrafia
saila
“Kornit 931 Storm II,
gure kide berria”
Inprimaketa digital saila
Official Dealers
Dealers en España de la marca de ropa Stanley/Stella. A continuación puedes acceder al catálogo Stanley/Stella:
Ikusi Stanley Stella katalogoaKAMISETA PERTSONALIZATUAK
ERA GUZTIETAKO KAMISETAK DITUGU PERTSONALIZATZEKO
Kamiseta pertsonalizatzeko merkeak, kalitatezkoak, lanerako, jaietarako, kirola egiteko
Produktu & Zerbitzuak
Inprimaketa digitala, formatu handian zein txikian, eta hainbat arlotan, gure produktuen irismena zabaltzeko: txartelak, eskuorriak, katalogoak, gonbidapenak, kartelak eta abar.
Markak, klubak, gimnasioak, elkarteak, enpresak... Denek islatzen dute beren irudia kirol-jantzi eta -osagarrietan, eta gero eta arreta handiagoa jartzen dute pertsonalizazioaren xehetasunetan. Kirol-ehunak edo ehun teknikoak markatzeko, ondo ezagutu behar dira horien ezaugarriak, eta estanpazioetan esperientzia luzea ere bai. Ehun, teknika eta tinta bakoitza ondo ezagutu behar da lanean hasi aurretik.
Sektorean dugun esperientziari esker, merkatuko beharrizanetara egokitu gara. Inprimaketa-zerbitzua ez ezik, prozesu osoaz arduratu ahal gara, diseinutik hasi eta bukaerako entregaren logistika arte. Hortaz, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, kirol-jantziak pertsonalizatzeko orduan dauden beharrizan guztiei erantzuteko. Jantzigintza-zerbitzua eta kirol-osagarrien hornidura ere bai. Gainera, kudeaketa egiteko antolamendu-ereduari esker, ekoizpen-ahalmen handia dugu.
Publizitate orok du ideia bat transmititzeko asmoa, edota marka zein ekitaldi bat sustatzeko asmoa; hala, komunikazioko tresnak ezin hobeak dira horretarako. Komunikatzea da publizitatea egiteko modurik eraginkorrena. Euskarriak eta aukerak kontaezinak dira. Hona hemen horietako batzuk; eta, ideiarik bururatzen bazaizu, kontaguzu!
Gero eta ohikoagoa da laneko arropa markatzea, bai enpresa txikietan bai handietan. Profesionalak gero eta kontzienteagoak dira enpresaren identitatearen garrantziaz, beraz, ondo zaintzen dituzte beren “markaren” elementu grafiko nagusiak, haien artean koherenteak izan daitezen. Hori dela eta, kolore korporatiboak, tipografiak, ikonoak… berdinak dira paper-gauzetan, marketin digitalean eta langileen uniformeetan. Oso ohikoa da laneko arropan enpresaren logotipoa inprimatzea, izan ere, enpresaren identitatea jartzen da ikusgai, eta erraz identifikatzen da enpresa.
Jantzien ezaugarriak desberdinak izango dira enpresaren jarduera-esparruaren arabera. Hornitzaile handiekin lan egiten dugu, adibidez, Velilla, estatu-mailan liderra dena laneko arroparen arloan.
Adituak gara ehunen modako marka nagusientzako markaketa industrialean; kanpaina osoak eta zerbitzu integrala eskaintzen ditugu.
Publizitate-produktuen katalogo zabala dugu, zeuk aukeratutako diseinuarekin, enpresaren irudiarekin edo logotipoarekin pertsonalizatzeko. Merchandising-a ezinbesteko tresna da marka merkaturatzeko eta sustatzeko, negozioari publizitatea egiteko, ekitaldiak pertsonalizatzeko edo oparia egiteko.