Transferra

“Transfer" izeneko teknikarekin, ehunezko biniloa transferitzen da beste ehun batera; horretarako, beroa aplikatzen zaio, lisaburdina edo bero-prentsa erabiliz.

Ezaugarri nagusia da materiala ehunean eransten dela.

Transferra egiteko modu ohikoenetako bat ehunezko biniloa plotter batean inprimatzea da. Hona hemen gehien erabiltzen diren materialak:

  • Inprimatu ahal den ehunezko binilo zuria.
  • Pigmentatutako ehunezko biniloa, hau da, kolore laua edo hainbat kolore dituena.

Ehunean bakarrik aplikatzen da. Ez dago txantiloirik, fotolitorik edo klitxerik sortu beharrik. 

Prozesu teknologikoa beste teknikena baino askoz errazagoa da, eta azkarragoa ere bai. Hori dela eta, beste markaketa-teknika batzuk baino merkeagoa da.

Inprimatutakoa antzeman egiten da ukituta, markaketa ehunean jarrita geratzen baita.

Janzki-sortak kostu txikian pertsonaliza daitezke. Era berean, estanpazio hauek, gutxi gorabehera, 50 garbitu-aldi irauten dute. Teknika hau asko erabiltzen da kirol-jantzietan izena jartzeko, eta nahiko ohikoa da efektu bereziak lortu nahi direnean ere, bereziki modaren munduan. 

Aukera termoitsasgarri gehiago daude, prozesu desberdinekin, produktuaren helburuaren arabera. Adibidez, transfer serigrafikoak daude, serigrafiaren teknika darabilena, edo adabaki termoitsaskor brodatuak; bi horiek ere eskaintzen dizkiegu bezeroei.

Transferra
Transferra
Transferra
Transferra
Transferra
Transferra
Transferra
Transferra