Ehun-publizitatea
Ehungintzako artikulu inprimatuen bidezko sustapena.

Erakunde bakoitzaren marketin-estrategien barruan, sustapena da marketin-teknika ohikoenetako bat. Kasu honetan, publizitateko ehungintza nabarmendu nahi dugu. Ehunezko artikulu inprimatuen bidezko publizitatea.
Guk marketin-tresna honen abantaila hauek baloratzen ditugu:
- Erabiltzailearentzako artikulu pertsonalizatu praktikoak
- Aniztasuna ehungintzako produktu pertsonalizatuetan
- Aurrekontu mota desberdinetara egokitzeko modukoa
- Produktu jakin bat sustatzeko aukera
- Eguneroko espazioetan ikusgai
Ondo dakigu kamisetak, jertseak edo zapi inprimatuak komunikatzeko ere balio dutela. Oihalezko poltsek, aterkiek edo txapel pertsonalizatuek ere publizitate-mezuak helarazteko balio dute. Bandera pertsonalizatuak, landyardak, bufandak edo ehunezko bannerrak ere zerbitzuak erakusteko, ideiak transmititzeko, informatzeko, enpresa baten irudi korporatiboa ikusarazteko... euskarriak dira. Produktuak eta zerbitzuak iragartzen dira, horiei indarra emateko, ezagunak eta apartekoak egiteko... Horrela, xede-publikoak mezu hori gogoraraziko du. Teknika tradizionala da, emaitza ezin hobeak ematen dituena.
Estanpatu daitekeen edozein ehunek marken logoak, esloganak, aldarrikapenak, artikuluak, eskaintzak... eramateko balio du. Ehungintzaren bidezko publizitatea, ehungintzako produktu pertsonalizatuaren kalitate-prezio erlazioa aukeratzeko eta azken kontsumitzailearengan benetako inpaktua lortzeko.
Marketin digitalak denbora darama bere potentzial guztia erakusten, baina bizitza osoko ehungintzan inprimatutako publizitatea, ukitzen dena, kalean, etxean, digitala ez den edozein espaziotan ikusten dena eraginkorra da oraindik.
Kamiseta, jertse, oihalezko poltsa edo publizitatea egiteko zapi gutxi nahi badituzu, sartu!
Zure publizitate-jantziak enkargatu ditzakezu gure on-line dendan.