Ez dugu soilik arropa pertsonalizatzen.
Industria-sektoreari, ostalaritzari, hezkuntzari, automobilgintzari eta abarrei eskaintzen diegu zerbitzua.

Serigaurren bereizgarri dugun zerbait gure balio-aniztasuna da, oso ondo ezagutzen ditugu gainazal desberdinetan inprimatzeko prozesuak. Bai Metodo tradizionalekin bai prozesu digitalekin. Horregatik, ehunen gainean inprimatzeaz gain, beste euskarri eta material batzuen gaineko estanpazioa oso ondo menderatzen dugu.
Honekin batera doan argazkian, lokal hau binilatzeko material malgu bati buruzko inprimaketa digitaleko lan bat aurkezten dugu.
Oso ondo ezagutzen dugu markaketak material malgu eta zurrunen gainean duen portaera. Inprimatu ditzakegun materialen adibide bat:
- plastiko malguak
- plastiko zurruna
- papera edo zuntza
- egurra
- metakrilatoa
- metalak
- polikarbonatoa
- polipropilenoa, poliestirenoak, poliolefinak eta poliesterra
- beira
- egin gabeko ehungintzako materialen gainean
Serigaurren, hainbat euskarritan pertsonalizatzen dugun esperientziari esker, lan bakoitzean estanpazio-teknikarik onena zein den baloratzen dakigu.
Horregatik, gure baliorik handiena gure balio-aniztasuna da, eta gure indargunea ere bai; izan ere, enpresa beraren markatze-lan desberdinak bil ditzakegu: industria-lanak, merchandising korporatiboa, komunikazioa, inprenta, laneko arropa…
Informazio gehiago nahi duzu? Idatzi edo deitu!
Eta konta iezaguzu zeintzuk diren zure enpresaren, erakundearen, ekitaldiaren, etab. komunikazio grafikoaren beharrak. Inprimaketako gure saltzaileek eta teknikariek jakingo dute zuri aholkularitza onena ematen.
Donostiatik gertu gaude, Gipuzkoan, Euskadin. Astigarragan gaude.