Furgofarra, eramateko hanburgesak Hernanin
Ostiral, larunbat eta igandeetan
Hanburgesa eder bat, saltxita-ogitarteko bero bat edo patata frijituak momentuan egindakoak eramateko nahi badituzu, deitu edo furgoneta laranjara hurbiltzeko aukera duzu.
- Enkarguak: 611013945
- Non daude kokatuta: Zinkoenea (Hernani)
- Ordutegia: 18:30 / 21:00
- Karta: Klikatu hemen
Berrasmatzeko garaia da, eta horixe egin du sukaldea integratua duen furgoneta honek: Furgofarra famatua.
Tradizioz, Gipuzkoako hainbat herritako jaietan bere sukaldaritza eskaini izan du kalean, 25 urtez baino gehiago: Andoain, Lasarte, Errenteria, Astigarraga, Urnietan... eta nola ez, bere herriko jaietan, San Juanetan hernaniar gisa.
Sagardotegi denboraldian, Inauterietan, Maritxu-Kajoi jaietan, San Juanetan, Madalenetan... ez da egon ekitaldi edo festarik jasan ezin izan duenik.
Orain, Covid garaian, betiko janaria eskaintzen dute asteburuetan etxera eramateko, edo orain esaten den bezala take away -aren bidez.
Serigaurren beraien laneko arropa duela urte askotatik pertsonalizatzen dugu serigrafia teknikarekin, beste ostalaritza arloko hainbat enpreseei bezala:
- Amantalak
- Kamisetak
- Txalekoak
- Jakak
Bere kolore nahasezinekin: laranja eta beltza.
Astebururako plana dugu, paseotxoa herrian eta hanburgesa afaltzeko!
# para llevar
# eramateko
# take away
# comida a domicilio
# etxera eramateko janaria
# comida para llevar
# ropa laboral
# laneko arropa
# serigrafía
# serigrafia