Kilometroak 2023 -rako estanpatutako kamisetak

Astelehena, Iraila 25, 2023

"Erriola" da ikastolako jaiaren leloa
 

Plazer bat izan da Kilometroak 2023 - rako egin dugun lana: kamisetak, prakak, sudaderak, jertseak, xirak, poltsak... erreferentziak asko izan dira eta kalitate handikoak. Urtero bilduma berezia sortzen dute, esaldi eta hitz gako bat sortuz, eta horrekin jolasten dute hainbat jantzietan. Aurten ere ekoiztu diren arropak politak eta bereziak izatea lortu dute.

Serigaurren pertsonalizatutako kamisetek eta beste arropek ere markaketa-teknika ezberdinak izan dituzte: serigrafia, inprimaketa digitala, emboss, bordatua...

Aurten Orereta-Errenterian izan da Kilometroak eta asteburu honetan ospatuko da aurtengo edizioaren ospakizun handia Oreretako Ikastolak antolatuta.

Datorren igandean, irailak 1, ekitaldia izango da! Anima zaitezte!

Edizio honen hitz gakoa: Erriola izan da.

 

Hemen Kilometroak ekitaldiaren laburpentxo bat:

 

Zer da Kilometroak?

Kilometroak Gipuzkoako Ikastolen jaia da. Urtebetean jarduera desberdinak dituen jaialdia da eta bere festa handia urriaren lehen igandean ospatzen da.

Euskara sustatzea da helburu nagusiena eta baita antolatzen duen ikastetxeari diruz laguntzea ere.

 

Noiz ospatu zen lehen Kilometroak?

Jaialdi hau 1977an ospatu zen lehen aldiz. Ordutik urtero ospatzen da.

 

Zeintzuk dira Kilometroak -en helburu nagusia?

Euskara eta euskal kulturarekin lotutako jarduerak sustatzea.

 

Nori zuzenduta dago festa hau?

Euskal Herri osorako ekitaldia da. Adin guztietako jendearentzako bideratuta dagoen jaia da, guztion parte-hartzea bilatzen duena. Berdintasuna, iraunkortasuna eta inklusioa bultzatzen ditu.

 

Non ospatzen da Kilometroak jaialdia?

Edizio bakoitza udalerri ezberdin batean ospatzen da; udalerri bakoitzeko ikastolak antolatzen du.

  • 2013: Tolosa
  • 2014: Orio
  • 2015: Usurbil
  • 2016: Bergara
  • 2017: Oñati
  • 2018: Zumarraga-Urretxu
  • 2019: Zarautz
  • 2020: Amasa-Billabona Zizurkil
  • 2021: Beasain-Lazkao- Ordizia
  • 2022: Ibarra
  • 2023: Orereta

Aurten Errenterian izango da eta Oreretako Ikastolak antolatu du.

Edizio honen hitz gakoa: Erriola da.

 

Noiz ospatzen da Kilometroak?

Kilometroak urriko lehen igandean ospatzen den jaia da.

 

Nola lortzen da jaia antolatzea?

Auzolana da jaiaren oinarria. Ikastola komunitatearen, hau da, beste ikastolen eta herriko eta eskualdeko eragileen elkarlanari esker egiten da.

 

Nola antolatzen da Kilometroak?

Ekintza ezberdinak antolatzen dituzte urtean zehar eta urtero arropa bilduma bat egiten dute logo eta lelo ezberdin batekin.

Antolatutako ekintzetan eta pertsonalizatutako arropa saltzen lortzen dute dirua biltzea .

Fabrikatzen den arropa gure tailerra bezalako lokaletan pertsonalizatzen dute: haurrentzako bodyak, haurrentzako jertseak, haurrentzako kamisetak, leggingak, poloak, zorroak, nezeserrak, gabardinak, txanoak, jakak, zamarrak, jostailuak, kamisetak, jertseak, motxilak, poltsak , prakak, elastikoak, soinekoak, galtza motzak, botilak…

 

Zein probintziakoa da Kilometroak jaialdia?

Kilometroak urtero Gipuzkoan ospatzen da.

 

Antzeko festak ospatzen dituzue beste lurralde batzuetan?

Euskal Herriko lurralde bakoitzean, euskararen eta bere eskolen aldeko antzeko festak antolatzen dira:

  • "Ibilaldia" (Bizkaian).
  • "Nafarroa Oinez" (Nafarroan).
  • "Herri Urrats" (Iparralden).
  • "Araba Euskaraz" (Araban).

 

Iturria:

  • https://kilometroak.eus/
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Kilometroak

 

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero