KORNIT Storm HD6. Azken nobedadea: Inprimaketa digitalerako HD teknologia.

Osteguna, Urria 22, 2020

Kornit Digital, ehungintzako inprimaketa digitalaren berrikuntzan munduko merkatuan liderra da. Iaz Storm HD6ren bidez arropa zuzenean inprimatzeko sitema berria abiarazi zuen.
Serigaurretik gure bezeroei ehun-inpimaketa digitalaren kalitate gorena emateko lan egiten dugu, hau dela eta lankide berri hau sartu da gure lan-taldera.
Orain arte bezala, unitate gutxitatik ekoizpen industriala inprimatzeko aukera eskaintzen jarraitzen dugu, baina oraingoan HD teknologiarekin.
Berari esker, ehungintzaren sektorean dagoen teknologiarik berriena dugu; izan ere, jantzietan zuzenean inprimaketa digitalak egiteko existitzen den makinarik onenetarikoa da.

Ingurumen-inpaktu txikia du, eta merkatuko prozesurik jasangarriena da:

  • Energia aurreztea

  • Ur-oinarriko tintak erabiltzea: arriskutsuak ez diren tintak, ez toxikoak eta biodegradagarriak.

  • Urik gabeko inprimaketa-prozesua

Beraz, KORNIT gure aliaturik onena da, izan ere, berari esker zerbitzua eman ahal diegu modako sektorean esperientzia zabala duten bezeroei, ekintzaile berriei zein web to print bezeroei.
Hori guztia eta sektorean dugun 25 urtetik gorako esperientzia dira gure kalitatearen bermeak; halaber, gure lantaldeak bikaintasunaren eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten du egunero.

 

 

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero