Serigaur: Stanley / Stellaren banaitzaileak gara.
Stanley/Stellak bere Dealer zigilua jarri digu. Gipuzkoan kokatuak, eta Euskadi, Espainia eta Frantzia osoan banatu eta imprimatzen dugu. Horrek esan nahi du gure modako bezeroei eta kalitatezko jantziak baloratzen dituzten ehunen erabiltzaileei zerbitzu ezin hobea eskaintzen diegula.
Stanley/Stella imprimatzeko arropa-marka ekologikoa da: ingurumena eta ekoizpen-prozesu osoan parte hartzen duten pertsonak errespetatzen ditu. Eta hau da bere balio haundienetako bat. Kalitate handiko jantzi jasangarriak dira, batez ere kotoi organikoz eta/edo poliester birziklatuaz osatutakoak. Guztiek dute GOTS ziurtagiria.
Gainera, bere patroiak eta koloreak barietate askotakoak dira, errespetuzkoak eta erakargarriak haurrentzat, gizonentzat eta emakumeentzat, eta, ondorioz, konfiantza haundiko pertsonalizatzeko jantzi jasangarrien marka bihurtu da.
Stanley/Stella eta Serigaurrek helburu berdin bat dugu: ehun jasangarririk onenak eskaintzeko lan egiten dugu. Gure lankidetza-lanarekin jarraitzen dugu, produktu bukatuen zerbitzurik onena eskaintzeko.
Iraunkortasun ildo beretik, Serigaurrek ehunetarako serigrafia ur basearekin eginiko tintekin inprimatzea eskaintzen du. Gainera, ehun-inprimaketa digitalaren prozesuarekin ur-kontsumoa ere murrizten da markatze-prozesuan. Guk aukera onena zein den aholka dezakegu.
Stanley/Stellaren arropa ekologikoa eta Serigauren estanpazio-teknikak konbinatzeak azken ehun-jantzi ekologiko bat eskaintzea dakar, azken eroslearentzat prestatua dagoena eta jasangarria.