Serigrafia eta binilo transferra kamisetetan, jaietarako.
Duela urtebete kontatu genizuen nola egin genituen kamiseta hauek.
Herriko jaiak irrikaz espero izaten dituzte leku guztietan bai haurrek bai helduek. Familiak, taldeak eta lagun-taldeak leku guztietan.
Udan tenperatura hobetzen denez, kalera irteteko gogo handiagoa dago; disfrutatzeko eta auzotik ibiltzeko unea da, herriko plazara joateko, lagun-taldearekin bazkariak antolatzeko, mendira joateko, herriko frontoia bisitatzeko, herri-bazkariak egiteko, trikitixa, musika, dantza, lehiaketak, kaleko antzerkiak, izozkiak, zaldiko-maldikoa, barrakak, gaueko festak, gaupasak…
Herri askotan oraindik dago kamiseta, brusak, zapiak eta abar egiteko ohitura, mezu, irudi edo estanpazio deigarri batekin, edota lagun-taldearen izenarekin. Guri jaiak girotzeko modu zoragarria iruditzen zaigu!
Adibidez, hemen dituzue duela gutxi egin ditugun zenbait kamiseta.
Bezeroak argi zeukan kamisetak poltsikoa izan behar zuela, eta testua txertatu nahi izan zioten. Kamiseta pertsonalizatzeko lehen pausoa jantziaren kolorea aukeratzea izan zen:
Kamiseta beltza aukeratu zuten, kotoi organikoz egindakoa, eta kontrastea egiten duen poltsiko grisarekin. Gero, diseinuak bidali zizkiguten, kamiseta bi aldeetatik inprimatzeko, hau da, aurretik eta atzetik. Testu txikiagoa aukeratu zuten, poltsikoan jarri ahal izateko. Eta beste testua, handiena, bizkarraldean.
Estanpazioa fuksia kolorekoa izatea erabaki zuten, eta koloreari zegokion pantone zenbakia eman ziguten.
Kamiseta markatzeko aukera guztietatik bi erabili ziren:
- Serigrafia: kamisetaren aurrealdeko inprimaketa egiteko serigrafia aukeratu zen. Kasu horretan, inprimaketa guztiak berdinak izan behar ziren. Kopuru handiak inprimatzen badira, prezioa oso abantailatsua da, eta irudia ezin hobeto itsasten da jantzira.
- Transferra: Bizkarraldean, aldiz, bakoitzak bere izena eraman nahi zuen; beraz, kasu horretan, aukerarik merkeena transferra zen. Markaketa horrekin, gutxi gorabehera, 50 aldiz garbitu ahal da jantzia.
Emaitza: kalitatezko kamiseta, arrunta eta deigarria!