SERIGRAFIA INDUSTRIALA - Kartelak, pegatinak...
SERIGRAFIA INDUSTRIALA - Inprimaketa-prozesua
Kartelak, itsasgarriak, pegatinak, etiketak, seinaleak eta abar inprimatzen ditugu serigrafiaren teknika erabiliz; eskuz egiten da, eta inprimaketak banan-banan egiten dira. Hortaz, eskulana da, eta berezia.
Serigrafiaren teknikari esker, goi-mailako kalitateko itsaspena lortzen dugu, ez du zerikusirik beste teknikek eskaintzen dutenarekin, eta ezaugarri bereziak ditu.
Prozesuak bi fase ditu, izan ere, inprimaketa egin aurretik, aurreinprimaketa deritzon fasea dago; lehen fase horretan lana prestatu behar da:
- Fitxategia editatu
- Bektorizatzea
- Koloreak banatu
- Fotolitoa prestatu
- Pantailaren intsolazioa
Oraingoan, materialaren prestaketa eta manipulazioa eta serigrafia bera erakutsi nahi ditugu.
• Materialari dagokionez, eskaintza zabala dago, inprimaketa izango duen elementuaren helburuaren arabera.
Hainbat materialtan inprimatu ahal da:
1.1.- Ehunak
1.2.- Plastikoa
1.3.- Metakrilatoa
1.4.- Polikarbonatoa
1.5.- Polipropilenoa, poliestirenoak, poliolefinak eta poliesterra
1.6.- Beira.
1.7.- Metalak
1.8.- Egurra
1.9.- Paper japoniarra edo zuntza.
1.10.- Eta nahi beste froga egin daitezke bestelako materialetan.
Argitaratu dugun bideoan PVC itsasgarrian inprimatzen ari gara. Aurretik moztutako materiala, makinaren ezaugarrietara eta inprimatu nahi den diseinuaren tamainara egokitzeko.
• Inprimaketari dagokionez, serigrafiak pantaila egokitu eta tintak prestatzen ditu, bezeroak adierazitako pantone zenbakiaren arabera.
Amaitzeko, inprimaketa lehortu egin behar da, rackean. Ondoren, berriro manipulatu behar dira, eta, azkenik, nahi den neurrian mozten dira.
Serigrafia beste prozesu industrial zabalago baten zati bat da, izan ere, paper-orri kopuru handiak inprimatu behar dira kalitate gorenean eta kosterik txikienarekin.
Ba al zenekien horrela egiten zela?
http://serigaur.com/
serigaur@serigaur.com
Bº Txiki-Erdi. PI Asteasuain 13, 1º
Usúrbil – Gipuzkoa
943 37 14 94