Nola bidali beharko zenizkiguke artxiboak ehun-inprimatze digitalerako?

Astelehena, Martxoa 29, 2021

Irudiak prestatzea DTGrako.

Archivos para impresión digital textil

Ehunean estanpazio digitalak egin ahal izateko, zure diseinuak oso modu jakinean bidali behar dituzu Serigaurrera:

1. RGB

Zure diseinu digitala RGBn eginda bidali behar diguzu. Formatu hori behar dugu janzkietan zuzenean egiten den ehun-inprimatze digitalerako

2. Inprimatu behar den irudiaren benetako neurria. 

Kamisetan, kirol-jertsean… inprimatzea nahi duzun neurriarekin gorde behar duzu artxiboa.

3. 300 pixel hazbeteko. 

Horixe da gure makinek eskatzen diguten kalitatea eta lanik onena egiteko modua.

4. TIF, gardenkiarekin.

Inprimatzeko formatu egokia da, zure ehunetarako diseinatu duzun irudiari buruz informazio gehien duen artxiboa baita..

Zergatik behar dugu irudia horrela bidaltzea?

  • Gure makinek ezaugarri horiek eskatzen dituztelako ehun-inprimatze digitalerako.
  • Diseinuaren emaitza zehatzena eta, ondorioz, nahi den estanpazioa lortzeko modua da.
  • Era horretara, neurriari dagokionez akatsak egiteko probabilitate gutxiago dago.
  • Ehun-estanpazio digitaleko azken kolorean izan ohi den sesgoaren probabilitatea gutxitzen da.
  • Prozesua eraginkorragoa da.

Ez al dakizu zure diseinuak modu egokian gorde diren?

  • Informazio hori zure diseinatzaile grafikoari bidal al diezaiokezu?
  • Hitz egingo dugu, eta ikusiko nola lagundu zaitzakegun.

 

# diseinu grafikoa

# inprimatze-aurreko teknikaria

# ehun-inprimatze digitalerako inprimaketa-aurreko prozesua

# ehun komunikazioa

# koloretako estanpaziorako diseinuak

# ehun-inprimatze digitala kamisetetan

# artxiboak prestatzea Korniterako

# irudiak editatzea janzkian zuzenean inprimatzeko (DTG)

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero