Inprimaketa digitala
Inprimaketa digitala markaketa-prozesu bat da; makina baten laguntzaz, tinta zuzenean inprimatzen da euskarrian. Makinak fitxategia prozesatu eta zuzenean transferitzen du materialera.
Teknika honen ezaugarri nagusia da ez dagoela aurreko pauso analogikorik. Hortaz, berehala hobetzen ditu ekoizpen-prozesuak.
Material zurrunean edo malguan inprimatzeko prozesu teknologikoa ezberdina izaten da kasu bakoitzean, makinaria espezifikoa erabiltzen da eta ezaugarriak ere bereziak izaten dira erabilitako euskarriaren eta produktuari emango zaion erabileraren arabera.