Eraikuntza

Eraikuntza publikoan nahiz pribatuan seinaleak erabili behar izaten dira prebentzio eta informazio neurri moduan.

Eraikuntza-lanetako seinaleetan era askotako euskarriak erabiltzen dira, eta aukerak, beraz, ugari dira. Esate baterako: informazio-banderak, ohartarazpen-seinaleen kartelak, debeku-seinaleak, arrisku-seinaleak, suteen kontrako ekipoen eta materialen instrukzio-orriak, betebehar-seinaleen panelak, salbamenduko edo laguntzako seinaleen errotuluak, azalpen-panelak, piktogramak… eta guztiak ere formatu handian nahiz txikian. Era berean, seinale estandarizatuak nahiz pertsonalizatuak ere egiten ditugu.

Euskarrien materialak era askotakoak izan daitezke: plastikoa, oihala, zura, PVCa, papera, paper plastifikatua, itsasgarria, polipropilenoa, metakrilatoa, metala…