Makina-erreminta
Makina-erremintak fabrikatzen dituzten enpresei buruz ari gara.
Prozesu mekatronikoen bitartez tresnak funtzionarazten dituzten makinak, ekipamenduak eta sistemak dira, piezei (oro har, metalikoak) forma emateko.
Hainbat arlotan erabiltzen dira: aeroespaziala, automobilgintza, haize-energia, eguzki-energia, energia termikoa, trenak, olioa eta gasa... (www.afm.es)
Teknika ugari erabiltzen ditugu, hala nola, serigrafia, inprimaketa digitala edo flexografia... Horien bidez, honako hauek fabrikatzen ditugu: autoitsaskorrak, txartelak, etiketak, seinaleak, kartelak, pvc-zko bilgarriak, panelak, makinetan jarri beharreko piktogramak edo makinetako piezak markatzekoak. Halaber, bukatutako piezak ere markatu ahal ditugu.
Hainbat teknika erabiltzen ditugu, hortaz, askotariko materialetan egiten ditugu inprimaketak: metalak, plastikoa, metakrilatoa, polikarbonatoa, polipropilenoa, poliestirenoa, poliolefinak, poliesterra, beira, egurra...