Elikagai-industria

Elikagai eta edari industriekin erlazionatutako sektore eta faseei ematen diegu zerbitzua.

Elikagai-industria honako sektoreetan banatzen da: harakintza-industria, arrantza-industria, esne-industria eta edari-industria. Horietan guztietan garraio, harrera, biltegiratze, prozesatze, kontserbazio eta zerbitzu prozesuak daude.

Kasu horietan guztietan ohiko formatuak izaten dira elikagaiei buruzko informazioa biltzen duten etiketa itsasgarriak, testudun plakak, prozesu bakoitzeko seinaleak, ohartarazpen-errotuluak, makinei buruzko instrukzio-orriak, funtzionamendu-panelak, azalpen-pegatinak, kartel adierazleak… Formatu horiek erabiltzeaz gainera, makinetako eta/edo ekipamenduetako piezetan zuzenean ere inprima dezakegu.

Zerbitzu integrala dugu elikagaien eta edarien industriaren markatze-premiei, seinalizazio homologatuari nahiz pertsonalizatuari, erantzuteko.