Tanpografia
Tanpografia deitzen den markatze-prozesuan irudia silikonazko edo gomazko tapoi batera transferitzen da, zigilu hori tintatan inpregnatzen da, eta horixe da, mekanismo baten bitartez, euskarrian estanpatzen dena.
Irudia tamaina ezberdinekoa izan daitekeen tapoi tindatua erabiliz transferitzen da. Irudi hori alderantziz geratzen da, boligrafoan, metxeroan edo hautsontzian behar bezala erreproduzitu ahal izateko.
Ezaugarri nagusia lauak ez diren euskarrietan inprimatzeko ematen duen malgutasuna da. Abantailetako bat, beraz, forma kurbatuak edo zimurrak dituzten euskarrietan inprimatzeko aukera da.
Lortutako emaitza bereizmen eta opakutasun handikoa da. Kuatrikromiak eta irudiak inprima daitezke tinta lauekin.
Iraupena handia izaten da, nahiz eta beti egongo den erabilitako materialaren porositatearen eta tinten baitan.
Edozein materialetan aplika daiteke: plastikoetan, portzelanan, kristalean, silikonan, metalean… eta beti materialaren arabera.