Serigrafia ehunean
Estanpatzeko modu bat da; pantaila baten saretaren bitartez irudi bat transferitzean datza, ehunezko gainazal batean erreproduzitzeko.
Teknika honekin emaitza paregabeak lortzen dira; gainera, hainbat tinta erabili ahal direnez, askotariko efektuak eta akaberak lortu ahal dira, ikui eta ukitu ahal direnak. Inprimaketaren akaberak garrantzia are handiagoa du modaren alorrean, diseinuan eragiten baitu.
Jaka, kamiseta, alkandora, oihalezko poltsa, motxila, kirol-jertse edo bestelako jantzi batean irudia estanpatzeko serigrafia erabiltzearen abantaila nagusiak dira inprimaketa sendoagoa dela (beraz, jantzia gehiagotan garbitu ahal da), mugagabea, espero den kolorearen oso antzekoa lortzen dela eta aukera mordoa ematen dituela.
Hainbat ehun tradizionaletan inprimatu ahal da: kotoia, kotoia+poliesterra, poliesterra, nylona biskosa, artilea, lycra, poliamida, neoprenoa, sendotutako ehunak, pvc...
Hauxe da gomendagarriena koloreak dituzten diseinu lauen kasuan, betiere tirada handiak badira, horrela errentagarriagoa baita.