Inprimaketa digitala ehunean
Inprimaketa digitala zuzenean jantzian izeneko metodoarekin, DTG ere deitua, estanpazioa zuzenean ehunean egin daiteke, kolorez, fitxategi digitala erabiliz.
Aurrerapen teknologikoak ehungintzara heldu dira, eta estanpazioan argi ikus daiteke. Serigaur-en prest gaude ehunetan inprimaketa digitalak behar dituzten enpresei, modako enpresei, arropa-denda fisikoei zein Internet bidez saltzen dutenei laguntzeko.
Ehunean inprimaketa digitala erabiltzearen abantaila nagusia da makineria egokia erabiltzen dugunez, azkar prestatu ahal ditugula kalitate goreneko inprimaketak, eta prezio onean, bakarra zein kopuru handiak eskatu. Hala, modaren merkatuan eskatzen diren epeetara moldatu ahal gara modu eraginkorrean.
Ehunean emaitza goxoa lortzen da, batez ere jantzia zuria edo argia denean. Tinta ekologikoa ezin hobeto integratzen da jantzian.
Inprimatzeko osagairik onena kotoia da, puntu itxiarekin. Beste material batzuk ere erabil daitezke, hala nola, ehun bakeroa, poliester zuria, lihoa, biskosa... Kasu guztietan, ehun jakin batean lehen aldiz inprimatzen denean, komeni da zenbait proba egitea, ikusteko nola inprimatzen eta itsasten den.
Hauxe da gomendagarriena inprimaketa bakarra behar denean edo diseinuak kolore edo trazu mehe asko dituenean, adibidez, argazki bat inprimatzeko.