Transferra

“Transfer" izeneko teknikarekin, ehunezko biniloa transferitzen da beste ehun batera; horretarako, beroa aplikatzen zaio, lisaburdina edo bero-prentsa erabiliz.

Ukitzean nabaritzen denari dagokionez, teknika honek hainbat emaitza eskaintzen ditu. Besteak beste, hainbat akabera, kolore, efektu optiko eta distirarekin jolastu daiteke. Horietako batzuk prozesu honen bitartez baino ezin dira lortu. Komeni da horiek ezagutzea modako jantziak diseinatzerakoan. Hona hemen gehien erabiltzen diren materialak:

  • Inprimatu ahal den ehunezko binilo zuria.
  • Pigmentatutako ehunezko biniloa, hau da, kolore bakarra edo hainbat efektu dituena.

Teknika honen ezaugarri nagusia da txantiloi, fotolito edo klixerik gabe transferitzen dela irudia.  Ehunean hainbat aldaketa egin daitezke ale gutxitan, eta prezio onean. Halaber, jakin behar da jantzia 50 aldiz garbitu ahal dela, gutxi gorabehera.

Hauxe da gomendagarriena jantzien tirada berean hainbat testu eta irudi inprimatu nahi direnean. Edota kolore ugariko irudia estanpatu nahi denean preziorik txikienean.

Aukera termoitsasgarri gehiago daude, prozesu desberdinekin, bezeroaren beharrizanen eta produktuaren helburuaren arabera.