Sublimazioa ehunean
Sublimazioa izeneko teknikarekin, paper berezi bateko tinta transferitzen da ehunera, beroa aplikatuz.
Teknika honen ezaugarri nagusia da poliesterrean egiten dela batik bat. Jantziaren % 60 gutxienez poliesterra izan behar da. Irudia gehiago nabarmenduko da jantzia zuria edo argia denean.
Ehunean inprimatzean, emaitza ez da nabaritzen jantzia ukitzean. Irudia ehunean inprimatuta geratzen da. Transferitutako irudiak bat egiten du ehunarekin.
Teknika hau erabiltzearen abantaila nagusia da tirada txikiak egin ahal direla, fitxategi digitala erabiliz, txantiloia (serigrafian fotolito deitzen dena, eta, inprimaketen arloan, klixea) prestatu beharrik gabe. Beste abantaila bat ere badu: serigrafia eta inprimaketa digitala heltzen ez diren lekuetan inprimatzea ahalbidetzen du.
Hauxe da gomendagarriena poliesterrezko jantzietan kolore anitzeko irudiak estanpatzeko.