Brodatua
Bordatu industriala izeneko teknikan brodatzeko makina bat erabiltzen da; hala, orratzen laguntzaz, hariak pasatzen dira ehunaren alde batetik bestera.
Edozein irudi brodatzeko, aurretik zulaketa prestatu behar da, hau da, brodatzeko makinari emango zaion programazioa, egin beharreko lanaren xehetasunekin: puntada-kopurua, posizioa, tamaina eta abar. Errepikapenak hortik aurrera egingo dira.
Markatutako irudiak erliebea du. Gainera, hainbat koloretako hariak, akabera mate zein distiratsuak, tonu metalizatuak eta abar erabil daitezke; aukerak ugariak dira. Brodatu arruntaz gain, brodatzeko teknika bereziak ere badaude, hala nola, goroldio efektua edo 3D efektua.
Brodatuaren abantaila nagusietako bat da oso iraunkorra dela, izan ere, ehunak hainbat aldiz garbitu ahal dira.
Edozein ehunetan brodatu ahal da: kotoian, kotoian+poliesterrean, poliesterrean, nylonean, biskosan, artilean, lycran, ehun bakeroan... Sarritan erabiltzen da txapeletan. Baita alkandoretan, ehun bakeroetan, jaketan eta poloetan ere. Edozein motatako jantzietan erabil daiteke, oro har.
Gomendagarria da jantziei ukitu dotorea eman nahi zaienean.